BERRIA's Avatar

BERRIA

@berria.eus

BERRIA egunkariaren kontu ofiziala.

2,250
Followers
35
Following
22,397
Posts
27.11.2024
Joined
Posts Following

Latest posts by BERRIA @berria.eus

Preview
Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera. Oreretako Euskaltzaleen Pizkundeak deituta, dozenaka herritarrek protesta egin dute CCOOren egoitzaren aurrean.

Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera. Oreretako Euskaltzaleen Pizkundeak deituta, dozenaka herritarrek protesta egin dute CCOOren egoitzaren aurrean.

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Leila Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua Leila Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua. Malandain Koregrafia Zentroaren eta Viktoria Eugenia antzokiaren arteko elkarlanaren fruitua da Larrun. Proiektuak elkar laguntzea, baldintzak hobetzea eta hedapena ditu helburu.

Leila Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua. Malandain Koregrafia Zentroaren eta Viktoria Eugenia antzokiaren arteko elkarlanaren fruitua da Larrun. Proiektuak elkar laguntzea, baldintzak hobetzea eta hedapena ditu helburu.

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Realak asteazkenean egingo du Kopako finalerako sarreren zozketa Realak asteazkenean egingo du Kopako finalerako sarreren zozketa. Jokin Aperribai presidenteak jakinarazi duenez, haiek nahiago dute sarrera egokitzen zaien bazkideak joatea partidara, baina Espainiako Futbol Federazioaren plataformaren funtzionatzeko modua dela eta, aukera dago sarrera hori beste bati emateko.

Realak asteazkenean egingo du Kopako finalerako sarreren zozketa. Jokin Aperribai presidenteak jakinarazi duenez, haiek nahiago dute sarrera egokitzen zaien bazkideak joatea partidara, baina Espainiako Futbol Federazioaren plataformaren funtzionatzeko modua dela eta, aukera dago sarrera hori beste…

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
AEBek esan dute Irango armada eraso egiteko ahalik gabe ari dela geratzen AEBek esan dute Irango armada eraso egiteko ahalik gabe ari dela geratzen. Trumpek esan du datozen egunetan ere «oso bortizki» egingo dutela Teheranen kontra. AEBetako sei soldadu hil dira Iraken, zisterna hegazkin bat erorita; AEBek Ekialde Hurbilean dituzten tropei berehala alde egiteko eskatu die Irango Guardia Iraultzaileak.

AEBek esan dute Irango armada eraso egiteko ahalik gabe ari dela geratzen. Trumpek esan du datozen egunetan ere «oso bortizki» egingo dutela Teheranen kontra. AEBetako sei soldadu hil dira Iraken, zisterna hegazkin bat erorita; AEBek Ekialde Hurbilean dituzten tropei berehala alde egiteko eskatu…

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Turkiako ontzi batek eta Indiako beste batek Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin Turkiako ontzi batek eta Indiako beste batek Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin. Upela ehun dolarren bueltan dago oraindik ere, ez baita antzeman Trumpek Errusiako petrolioa erosteko emandako behin-behineko baimenaren eraginik. Ustez, Frantzia, Italia, Pakistan eta Txina ere Iranekin hitz egiten ari dira itsasartea igaro ahal izateko.

Turkiako ontzi batek eta Indiako beste batek Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin. Upela ehun dolarren bueltan dago oraindik ere, ez baita antzeman Trumpek Errusiako petrolioa erosteko emandako behin-behineko baimenaren eraginik. Ustez, Frantzia, Italia, Pakistan eta Txina ere…

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela. Diaz Canel presidenteak adierazi du «konfrontazioa» alde batera utzi eta krisiari irtenbidea topatu nahi diotela. Gaineratu du hiru hilabete direla herrialdean petroliorik sartu ez dela.

Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela. Diaz Canel presidenteak adierazi du «konfrontazioa» alde batera utzi eta krisiari irtenbidea topatu nahi diotela. Gaineratu du hiru hilabete direla herrialdean petroliorik sartu ez dela.

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Langileen babesik gabe, Tubos Reunidosek 301 kaleratzeak egingo ditu Langileen babesik gabe, Tubos Reunidosek 301 kaleratzeak egingo ditu. Langile batzordeko kide bakar batek ere ez du sinatu enpresaren proposamena. Enpresak lan erregulazioari eusten badio, auzitara joko dute. Zuzendaritzak esan du akordio faltak zordunekin negoziatu ahal izatea zailduko duela.

Langileen babesik gabe, Tubos Reunidosek 301 kaleratzeak egingo ditu. Langile batzordeko kide bakar batek ere ez du sinatu enpresaren proposamena. Enpresak lan erregulazioari eusten badio, auzitara joko dute. Zuzendaritzak esan du akordio faltak zordunekin negoziatu ahal izatea zailduko duela.

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko. Euskadi Kuba elkarteak eta kulturako 120 lagunek baino gehiagok babestu dute proiektua. Helburua Kubaren burujabetza energetikoaren aldeko urratsak egitea da.

Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko. Euskadi Kuba elkarteak eta kulturako 120 lagunek baino gehiagok babestu dute proiektua. Helburua Kubaren burujabetza energetikoaren aldeko urratsak egitea da.

13.03.2026 23:03 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Alavesi azken unean egin diote ihes hiru puntuek Vila-realen kontra Alavesi azken unean egin diote ihes hiru puntuek Vila-realen kontra. Arabarrek eskura zituzten hiru puntuak, baina 98. minutuan lortu dute bisitariek berdinketa, Pepek sartutako gol ikusgarri bati esker. Quique Sanchez Floresek partida serioa jokatu du eta ondo lehiatu da.

Alavesi azken unean egin diote ihes hiru puntuek Vila-realen kontra. Arabarrek eskura zituzten hiru puntuak, baina 98. minutuan lortu dute bisitariek berdinketa, Pepek sartutako gol ikusgarri bati esker. Quique Sanchez Floresek partida serioa jokatu du eta ondo lehiatu da.

13.03.2026 22:41 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Post image

Martxoaren 14ko #lehena «Lankidetza etapa berri bati» ekin diote EHUk eta Jaurlaritzak | Greba orokorra ate joka | Errusiako petrolioa erosteko baimena eman du Trumpek, prezioak apaltzeko
#BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
https://b.eus/f08eb2...

13.03.2026 21:31 👍 2 🔁 1 💬 0 📌 0
Preview
Baionako fiskaltzak zortzi pertsona atxilotu ditu, angulekin trafikatzea egotzita Frantziako Poliziak sei pertsona atxilotu zituen asteartean, batzuk Senperen; eta Guardia Zibilak beste bi hartu zituen atxilo Usurbilen. Gipuzkoako herri horretan, angula bizi ugari konfiskatu zit...

Zortzi pertsona atxilotu dituzte angulekin trafikatzea egotzita. Frantziako Poliziak sei pertsona atxilotu zituen pasa den asteartean, batzuk Senperen.

13.03.2026 21:31 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera. Oreretako Euskaltzaleen Pizkundeak deituta, dozenaka herritarrek protesta egin dute CCOOren egoitzaren aurrean.

Errenterian herritarrak deitu dituzte euskararen aurkako erasoen kontra antolatzera. Oreretako Euskaltzaleen Pizkundeak deituta, dozenaka herritarrek protesta egin dute CCOOren egoitzaren aurrean.

13.03.2026 19:45 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Video thumbnail

Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Hona aurrerapen bat. «Korrika bada bozgorailu handi bat. Orduan, aprobetxatu dezagun».

13.03.2026 19:19 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Post image

🟡[BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] 🗣️ Inoizko babesik handienarekin eta betiko helburuekin dator 24. Korrika, Ane Elordi koordinatzailearen hitzetan.
https://b.eus/24ae82...

13.03.2026 19:06 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Leïla Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua Leïla Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua. Malandain Koregrafia Zentroaren eta Viktoria Eugenia Antzokiaren arteko elkarlanaren fruitua da Larrun. Proiektuak elkar laguntzea, baldintzak hobetzea eta hedapena ditu helburu.

Leïla Karen eta Bilaka kolektiboaren dantza ikuskizunek estreinatuko dute Larrun proiektua. Malandain Koregrafia Zentroaren eta Viktoria Eugenia Antzokiaren arteko elkarlanaren fruitua da Larrun. Proiektuak elkar laguntzea, baldintzak hobetzea eta hedapena ditu helburu.

13.03.2026 18:18 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Turkiako eta Indiako bi ontzik Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin Turkiako eta Indiako bi ontzik Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin. Upelak ehun dolarren bueltan jarraitzen du, Trumpek petrolio errusiarra erosteko behin-behineko baimenaren eraginik ez delako antzeman. Frantzia, Italia, Pakistan eta Txina ere Teheranekin hitz egin ariko lirateke itsasartea igaro ahal izateko.

Turkiako eta Indiako bi ontzik Ormuzko itsasartea igaro dute, Iranen baimenarekin. Upelak ehun dolarren bueltan jarraitzen du, Trumpek petrolio errusiarra erosteko behin-behineko baimenaren eraginik ez delako antzeman. Frantzia, Italia, Pakistan eta Txina ere Teheranekin hitz egin ariko lirateke…

13.03.2026 18:06 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Realak asteazkenean egingo du Koparako finalerako sarreren zozketa Realak asteazkenean egingo du Koparako finalerako sarreren zozketa. Jokin Aperribai presidenteak jakinarazi du euren nahia sarrera egokitzen zaion bazkideak berak erabiltzea zela, baina Espainiako Futbol Federazioaren plataformaren funtzionatzeko modua dela eta, aukera dagoela beste bati uzteko.

Realak asteazkenean egingo du Koparako finalerako sarreren zozketa. Jokin Aperribai presidenteak jakinarazi du euren nahia sarrera egokitzen zaion bazkideak berak erabiltzea zela, baina Espainiako Futbol Federazioaren plataformaren funtzionatzeko modua dela eta, aukera dagoela beste bati uzteko.

13.03.2026 17:43 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Zalantza egitea ✍🏼 Nagore Eslaba: 'Zalantza egitea'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

✍🏼 Nagore Eslaba: 'Zalantza egitea'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼

13.03.2026 17:10 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela. «Konfrontazioa» alde batera utzi, eta krisiari irtenbidea topatu nahi diotela adierazi du Diaz Canel presidenteak. Gaineratu du hiru hilabete direla herrialdean petroliorik sartu ez dela.

Kubako Gobernuak esan du AEBekin hizketan ari dela. «Konfrontazioa» alde batera utzi, eta krisiari irtenbidea topatu nahi diotela adierazi du Diaz Canel presidenteak. Gaineratu du hiru hilabete direla herrialdean petroliorik sartu ez dela.

13.03.2026 16:51 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Basauriko eskola publikoetako gurasoek jangeletarako kozinatuko duen sukalde bat nahi dute herrian Basauriko eskola publikoetako gurasoek jangeletarako kozinatuko duen sukalde bat nahi dute herrian. Salatu dute azken bost urteetan ikasleei jaten eman dien catering enpresaren zerbitzua ez dela «onargarria». Jaurlaritzak ikasturte honetarako hitzeman zien sukaldea, baina oraindik ez du martxan jarri.

Basauriko eskola publikoetako gurasoek jangeletarako kozinatuko duen sukalde bat nahi dute herrian. Salatu dute azken bost urteetan ikasleei jaten eman dien catering enpresaren zerbitzua ez dela «onargarria». Jaurlaritzak ikasturte honetarako hitzeman zien sukaldea, baina oraindik ez du martxan…

13.03.2026 16:45 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Hor geunden gu ✍🏼 Lide Hernando: 'Hor geunden gu'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

✍🏼 Lide Hernando: 'Hor geunden gu'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼

13.03.2026 16:40 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Itxaronaldi hilgarria ✍🏼 Gaizka Izagirre: 'Itxaronaldi hilgarria'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

✍🏼 Gaizka Izagirre: 'Itxaronaldi hilgarria'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼

13.03.2026 16:10 👍 0 🔁 1 💬 0 📌 0
Preview
«Lankidetza etapa berri bat» abiatu dute EHUk eta Jaurlaritzak unibertsitate plana adosteko prozesuarekin «Lankidetza etapa berri bat» abiatu dute EHUk eta Jaurlaritzak unibertsitate plana adosteko prozesuarekin. Udazkeneko tentsioak baretuta, Perez Iglesias sailburuak adierazi du unibertsitate planean «txertatzeko moduan» daudela Bengoetxea errektoreak egindako eskaerak. Plana indarrean sartu aurretik, premiaz abiatu beharreko neurriak ere adostu dituzte.

«Lankidetza etapa berri bat» abiatu dute EHUk eta Jaurlaritzak unibertsitate plana adosteko prozesuarekin. Udazkeneko tentsioak baretuta, Perez Iglesias sailburuak adierazi du unibertsitate planean «txertatzeko moduan» daudela Bengoetxea errektoreak egindako eskaerak. Plana indarrean sartu…

13.03.2026 16:06 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Kutxak eutsi egin dio Ayesan ez sartzeko erabakiari, Estebanen eta Pradalesen eskaerei muzin eginda Kutxak eutsi egin dio Ayesan ez sartzeko erabakiari, Estebanen eta Pradalesen eskaerei muzin eginda. Jaurlaritzako Industria sailburuak jakinarazi du Gipuzkoako Kutxa fundazioa ez dela sartuko Ayesa erosteko operazioan: «Aztertu du, baina erabaki du ez egotea», esan du Jauregik.

Kutxak eutsi egin dio Ayesan ez sartzeko erabakiari, Estebanen eta Pradalesen eskaerei muzin eginda. Jaurlaritzako Industria sailburuak jakinarazi du Gipuzkoako Kutxa fundazioa ez dela sartuko Ayesa erosteko operazioan: «Aztertu du, baina erabaki du ez egotea», esan du Jauregik.

13.03.2026 15:57 👍 1 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko. Euskadi Kuba elkarteak eta kulturako 120 lagun baino gehiagok babestu dute ekimena. Helburua Kubaren burujabetza energetikoaren aldeko urratsak ematea da.

Diru bilketa abiatu dute Kubako erietxeak eguzki panelez hornitzeko. Euskadi Kuba elkarteak eta kulturako 120 lagun baino gehiagok babestu dute ekimena. Helburua Kubaren burujabetza energetikoaren aldeko urratsak ematea da.

13.03.2026 15:47 👍 1 🔁 3 💬 0 📌 0
Preview
La Sallek «gogoeta prozesu» bat abiatu du Ezkiagaren biktimei eman dien erantzunari buruz La Sallek «gogoeta prozesu» bat abiatu du Ezkiagaren biktimei eman dien erantzunari buruz. Biktimek egunotan haien mina eta haserrea plazaratu eta gero, kongregazioa prest dago orain arte hartutako neurriak eta erabakiak «zuzentzeko».

La Sallek «gogoeta prozesu» bat abiatu du Ezkiagaren biktimei eman dien erantzunari buruz. Biktimek egunotan haien mina eta haserrea plazaratu eta gero, kongregazioa prest dago orain arte hartutako neurriak eta erabakiak «zuzentzeko».

13.03.2026 15:47 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
EAE Unescoko eta Munduko Turismo Erakundeko kide izatea adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak EAE Unescoko eta Munduko Turismo Erakundeko kide izatea adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Bi erakundeetan «kide elkartu» gisa parte hartuko du Jaurlaritzak. Oro har, kide elkartuek ez dute boto eskubiderik izaten.

EAE Unescoko eta Munduko Turismo Erakundeko kide izatea adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Bi erakundeetan «kide elkartu» gisa parte hartuko du Jaurlaritzak. Oro har, kide elkartuek ez dute boto eskubiderik izaten.

13.03.2026 15:47 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Iñigo Manuel, Garazi Uriguen eta Jone Olaizola. «Talde honetan guztiok gara dantzariak baino zerbait gehiago» 🗣 Iñigo Manuel, Garazi Uriguen eta Jone Olaizola. Algara dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen aritu dira buru-belarri, eta otsailaren 21ean egin zuten azken ospakizuna. Handik hiru egunera, baina, Baskoniaren garaipenaren «oparia» iritsi zen: ospakizunetan parte hartu zuten, dantzari gisa.

🗣 Iñigo Manuel, Garazi Uriguen eta Jone Olaizola. Algara dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen aritu dira buru-belarri, eta otsailaren 21ean egin zuten azken ospakizuna. Handik hiru egunera, baina, Baskoniaren garaipenaren «oparia» iritsi zen: ospakizunetan parte hartu zuten, dantzari gisa.

13.03.2026 15:43 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Gaur egingo du estreinaldia Herritarren abesbatzak Gaur egingo du estreinaldia Herritarren abesbatzak. Iruñeko Baluarten izango da kontzertua, eta hautatuak Easo abesbatzako kideekin eta Euskadiko Orkestrarekin batera arituko dira. Bihar Bilboko Euskaldunan izango dira, eta 16an eta 18an Donostiako Kursaalean.

Gaur egingo du estreinaldia Herritarren abesbatzak. Iruñeko Baluarten izango da kontzertua, eta hautatuak Easo abesbatzako kideekin eta Euskadiko Orkestrarekin batera arituko dira. Bihar Bilboko Euskaldunan izango dira, eta 16an eta 18an Donostiako Kursaalean.

13.03.2026 15:11 👍 0 🔁 0 💬 0 📌 0
Preview
Lanbide arteko gutxieneko soldata guztion kontua da ✍🏼 Jon Bernat Zubiri eta Mikel Barba: 'Lanbide arteko gutxieneko soldata guztion kontua da'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

✍🏼 Jon Bernat Zubiri eta Mikel Barba: 'Lanbide arteko gutxieneko soldata guztion kontua da'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼

13.03.2026 15:10 👍 1 🔁 1 💬 0 📌 0